Alderdi txarrak

Ez da berria teknologiak ere badutela beraien alderdi negatiboa, arriskutsuak izateaz gain mendekotasuna sortzea ere iritsi dezaketelako.

Niña, Teléfono, Teléfono Móvil, Jugar

Gailu elektronikoekiko gehiegizko mendekotasuna: 8 milioi espainiarrek baino gehiagok mugikorrekiko mendekotasuna dute, 18 eta 65 urte bitarteko biztanleriaren %28,5aren baliokidea da. Mendekotasun horrek osasun mentalean, errendimendu akademikoan eta harreman pertsonalen kalitatean eragin negatiboa izan dezake.

Pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari mehatxua: Ipsos-en ikerketa baten arabera 3tik 2k ez dakite enpresek nola erabiltzen dituzten datu pertsonalak eta, gainera, mesfidati dira horien erabilera etikoa egiten dutenik.

Ziber delituak eta identitate lapurretak areagotzea: Delitu mota hauek pertsona eta erakundeentzat ondorio latzak dituzte, informazio sentikorra galtzea eta finantza-iruzurra eskatzea eraginez, entitate lapurreta, iruzurrezko lineako ordainketa eta estortsioa dira ziber delitu ohikoenetako batzuk.

Enpleguaren segurtasunerako eta enplegua galtzeko arriskuak: Goldman Sanchsek egindako ikerketa batek agerian utzi zuen adimen artifizialaren agerpenak enpleguaren panoraman eraldaketa zorrotza eragin dezakeela, mundu osoko 300 milioi lanposturi eragingo liekeela. 

Loaren kalitatea hondatzea eta erlazionatutako nahasteak: Gailu elektronikoen etengabeko esposizioak, batez ere oheratu aurretik, eragin negatiboa izaten du loaren kalitatean. Pantailek igortzen duten argi urdinak melatoninaren ekoizpena kentzen duelako gertatzen da.

Etengabeko distrakzioa eta kontzentrazioa gutxitzea: Garunak 23 minutu eta 15 segundo behar dituela distrazio baten ondoren zeregin batean berriro bideratzeko. Hori dela eta, hori saihesteko neurriak hartu behar dira, hala nola, mugikorra beste gela batean uztea lan egiten dugunean.

Eremu publikoan pribatutasuna galtzea eta etengabeko jarraipena: Espazio publikoetan segurtasun kamerak, aurpegi ezagutze teknologiak eta datu-bilketak ugaritzeak kezka sortu du pribatutasunaren galeraren eta erakundeen etengabeko zaintzaren inguruan. 

Audioa Euskaraz:

Audioa Ingelesez:

euEuskara